Diseinuaren aitzindariak argitalpen- eta ikerketa-proiektu bat da, eta bere helburu nagusia historiako diseinatzaile nabarmenen lana aurkitzea eta argitara ateratzea da. Proiektu hau Proiektuak II irakasgaiaren barruan sartzen da (Diseinu Grafikoko Graduko 2. maila) eta hainbat fasetan banatzen da:

Lehenengo fasean, diseinuaren aitzindari baten bizitza eta obra ikertzen ditugu.

Bigarren fasean, kartel sorta bat diseinatuko da. Bertan, ikasturte honetako ikasleek aukeratutako diseinatzaileen informazio garrantzitsuena aurkeztuko dugu. Proiektuaren fase honen helburua diseinatzaile bakoitzaren lanaren "esentzia" jasotzen duen kartel-liburuxka bat sortzea da, maila kontzeptual, formal eta grafikoan, eta horregatik kartel bakoitzak estetika desberdina izango du. Kartelak bi aldeetatik inprimatuko dira, tolesteko eta diseinatzaile horiei buruzko argitalpen-bilduma batean sartzeko (egile bakoitzeko katalogo bat). Martxoaren 8a (Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna) dela eta, kartelak jarriko ditugu eskolan eta IDarteko sare sozialetan.

Hirugarren fasean, diseinatzaile bakoitzari buruzko ikerketa-proiektua jasotzen duen argitalpen bat diseinatu eta maketatuko dugu. Argitalpenean, gainera, tolestutako kartel-liburuxka sartuko dugu.

Azken fasean, material eta eduki guztiak egokituko ditugu komunikabide digitaletan eta sare sozialetan argitaratzeko. Webgune bat sortuko dugu diseinatzaile bakoitzari buruzko ikerlanak kontsultatu ahal izateko.

Zuen interesekoa izatea espero dugu :)

Pioneras del Diseño es un proyecto editorial y de investigación cuyo principal objetivo es descubrir y sacar a la luz el trabajo de destacadas diseñadoras de la historia. Este proyecto se enmarca dentro de la asignatura de Proyectos II (2º curso del Grado de Diseño Gráfico) y se divide en varias fases:

Una primera fase, en la que investigamos sobre la vida y obra de una Pionera del Diseño.

Una segunda fase que consiste en el diseño de una serie de carteles, donde presentamos la información más relevante de las diseñadoras seleccionadas por el alumnado de este curso. El objetivo de esta fase del proyecto es crear un cartel-folleto que recoja la “esencia” del trabajo de cada diseñadora, a nivel conceptual, formal y gráfico, de ahí que cada cartel tenga una estética diferente. Los carteles se imprimirán a doble cara para plegarlos e insertarlos en una colección de publicaciones (un catálogo por cada autora) sobre estas diseñadoras. Con motivo de la celebración del 8 de marzo (Día internacional de la mujer trabajadora), expondremos los carteles en la escuela y en las redes sociales de IDarte.

En la tercera fase, diseñamos y maquetaremos una publicación con el  proyecto de investigación sobre cada diseñadora. En la publicación insertaremos además el cartel-folleto plegado.

En la última fase, adaptaremos todo el material y contenidos para publicarlos en distintos medios digitales y redes sociales. Crearemos una web en la que poder consultar los trabajos de investigación sobre cada una de las diseñadoras. 

Esperamos que sea de vuestro interés :)

proiektuari buruz

sobre el proyecto